Beasain-Durango

Aintzane Oiarbide

Beasain-Durango autobidea bukatzeko azterketak burutu ondoren, errepidearen behin betiko proiektuari ekingo diote Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundiek azken zatia eraikitzeko, Epele eta Elorrio artekoa. Obra konplexua; 800 metroko tunela aurreikusten da Kanpanzarren. Debagoienetik Bilbora 40 minutuan iritsi ahal izango gara errepidea amaituta dagoenean; eta garrantzitsuena ez da hori, segurtasuna baizik.

Lehengoan entzun nuen EH Bilduko lehendakarigaia, beste herrialdeetako errepide kilometroekin gure sare “erraldoia” alderatuz. Eta zein da arazoa Euskal Herria egituratu eta segurtasunez komunikatzen bada? Zein da arazoa gure ikasleek joanetorriak egiteko hori behar badute, gure enpresek lehiakortasunean irabaziko badute? Garraio publikoa hobetuko bada? Erakunde arduretan gaudenok herritarron onerako diren eskakizunak bete behar ditugu, horretarako gaude, eta ez proklama eta kritika politiko hutsak egiteko.

2011n, Bildu Aldundian sartu zenean, Larraitz Ugartek esan zuen Deskarga ez zela egingo. Ba, gero, berak hasi eta hankaz gora utzi zuen. Beste batzuek konpondu eta eraiki dugu; Deskarga hortxe dago, eta “Kanpanzarko autobidea” ere hortxe izango da herritarron mesedetan.

Aintzane Oiarbide

GOIENAko zutabea

2024ko otsailaren 9an

Utzi iruzkina

EH BILDUK EZ DITU ELKARLANERAKO BIDEAK ZABALDU, EZ DU ELKARLANERAKO BORONDATERIK

Jeltzaleek elkarlanean aritzeko borondatea dute, baina EH BILDUri jarrera aldaketa eskatzen diote

Bergarako EAJ PNVk 2024ko urtarrilaren 10ean 12 proposamen mahai ganeratu zituen; guztiak beharrezko proiektuak gure herriak aurrera jarrai dezan, guztiak egingarriak kudeaketa zorrotza egiten bada.

12 proposamen horietatik bi bakarrik onartu ditu eta beste bi martxan omen daude; “baina guk ez dugu inongo berrik, nahiz eta informazioa behin eta berriz eskatu izan” Lete bozeramailea.  Jeltzaleen ustez argi geratzen da gobernuaren borondate falta akordioetara iristeko. Izan ere, legealdi hasieratik “oposizioa aintzat hartzeke gobernatzen ari dira, eta baditugu horren inguruko hainbat adibide”.

Gardentasuna eta oposizioarekiko informazio falta nabaria da. Onartuko diren aurrekontuen inguruan, hainbat eta hainbat informazio ez dugu jaso, esaterako:  “eginda “omen” dagoen hirugarren adinaren gaueko zerbitzuaren inguruko azterketa edota Agorrosin futbol zelaiko proiektuaren egoera”.  

EAJ PNVrentzat, guztia kudeaketaren inguruan, udal gobernuak duen ahuleziaren ondorioa da. Negoziazioak iraun duen bitartean hainbat galdera egin ditugu eta gaur da eguna oraindik hainbat erantzun jaso gabe jarraitzen dugula.

Adostasunak lortzeko lan egin dute jeltzaleek, baina “ateak itxi dizkigute, gehiengo osoz gobernatzen baitute”. EH BILDUK ez du EAJrekin elkalanerako biderik zabaldu edota borondaterik azaldu, edozein kasutan aurrekontuen gure bozka kontrakoa izan arren, elkarlanean aritzeko borondatearekin jarraituko dugu, hori bai, Udal gobernuari jarrera aldaketa bat eskatzen diogu.

Proposamenak:

  1. Elementaleko eraikin zaharra: elementala ekipamendu kulturala bihurtzea. Talde guztien elkarlanerako topalekua eta sorkuntzarako espazioa sortzea. Proiektua 60.000euro
  • Jubilatuen etxea, San Joxepe elkartea: aski ezaguna da elkarteak bizi duen espazio falta. Horregatik, elkartea haunditzea beharrezkoa da, aukerak aztertu, elkartearekin elkarlanean proiektua idatzi, 2025ean  exekutatzeko. Partida zehatza: 50.000euro
  • Hirugarren adina: Arin zentrua zabaldu ondoren eta 2023an gaueko zerbitzua ezartzearren beharra aztertzeko konpromisua hartu zen, 2022an sinatutako aurrekontuetarako akordioan. Akordioa betetzea eskatu dugu.  
  • Agorrosin bigarren fasearen proiektua. 2023an idatziko zela esan zuen Udal gobernuak eta ez du bere hitza bete, horregatik proiektuaren idazketa elkarlanean egitea eskatu dugu. Partida 50.000€
  • Martoko eta Zubiaurre kaleen berrurbanizazioarekin jarraitzeko prozesua martxan jartzea proposatu dugu. Partida: 50.000euro
  • 2023ko aurrekontuen lanketan Simon Arrieta berrurbanizatzea eskatu genuen eta ez du ezer egin EH BILDUKo udal gobernuak. Horregatik, konpromisua betetzea exijitu dugu. Partida: 40.000euro
  • Bergarak behar duen mugikortasun plana martxan jartzea proposatu dugu. Partida: 50.000euro  ( HAPOaren BARRUAN SARTUKO DELA IZAN DA ERANTZUNA)
  • Ibilgailu elektrikoentzako 2 karga puntu, 4 kotxeentzat, ipintzeko. 30.000€

(ONARTU DU GOBERNUAK, FORU ALDUNDIAREN EROSKETA POLTSARA ATXIKITU OMEN DA UDALA)

  • Landa -lurzoruaren lurzailen geolokalizazioa egiteko (kartografia digitala). Partida 60.000€, 2024 urtean.
  1. Alokairurako diru-laguntzak kopurua igotzea. Partida: 50.000 euro 

(ONARTU DU GOBERNUAK)

  1. Adikzioen partida jaitsi egin da 10.000eurotan. Diru hori beste adikizio batzuek lantzeko erabili, hau da, partida berria 10.000eurokoa, jokuetako adikizioak, gazteen mugikorretako adikzioa, mugikorraren erabilerak atzeratu eta egoki erabiltzeko  programak, pornografia…

(ONARTU DU GOBERNUAK)

  1. Datozen urteetan udalean langile asko jubilatuko direla ikusita azterketa bat egitea proposatu dugu.  Gaur egungo egoera aztertuz eta etorkizuneko egoera aurreikusiko duena; alegia, datozen 5/10 urteetan zein postu jubilatuko diren eta postu horren azterketa eta moldaketa balegokio. Datorkigun egoerari aurre hartu beharra dago. Partida: 20.000euro

MIKEL LETE

EAJ PNV UDAL BOZERAMAILEA

2024ko urtarrilaren 22an

Utzi iruzkina

BERGARAKO EAJ-PNVk  2024KO AURREKONTUETARAKO PROIEKTU PROPOSAMENAK LUZATU DIZKIO EH BILDUREN UDAL GOBERNUARI ELKARLANEAN GARATZEKO ASMOZ

Proposamenen artean aurreko urteetan eginda egon beharko liratekeen proiektuak aurkeztu dituzte; alegia, EH BILDUren udal gobernuak bete ez dituen proiektuak txertatu dira

EAJ PNVk Elemental zaharreko eraikinerako hain beharrezkoa den ekipamentu kultural bihurtzeko proiektua idaztea proposatzen du, kultur taldeekin elkarlanean, 60.000euro bideratuz

EAJ PNVren ustez EH Bilduren udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuak ez ditu kontutan hartzen herritarrek dituzten beste behar batzuk. Horregatik, hainbat proposamen elarazi diozkiote 2024ko aurrekontuak aberastu eta bizi dugun egoerara egokitzeko.

Jeltzaleen proposamen batzuk aurreko agintaldian hasitako bideari jarraituz doaz, beste batzuk EH Bilduren legealdi honetako aurreko urteetan eginiko proposamenak dira eta bete ez dituen proposamenak, eta besteak azken aldi honetan herritarrengan sortu diren kezka eta beharretara egokituak.

Guztira 420.000 euroko diru partida osatzen duten 12 proiektu proposatu dituzte jeltzaleek:

  • Elementaleko eraikin zaharra: elementala ekipamendu kulturala bihurtzea. Talde guztien elkarlanerako topalekua eta sorkuntzarako espazioa sortzea. Proiektua 60.000euro
  • San Joxepe elkartea: aski ezaguna da elkarteak bizi duen espazio falta. Horregatik, elkartea haunditzea beharrezkoa da, aukerak aztertu, elkartearekin elkarlanean proiektua idatzi, 2025ean  exekutatzeko. Partida zehatza: 50.000euro
  • Hirugarren adina: Arin zentrua zabaldu ondoren eta 2023an gaueko zerbitzua ezartzearren beharra aztertzeko konpromisua hartu zen, 2022an sinatutako aurrekontuetarako akordioan. Akordioa betetzea eskatzen dugu.
  • Agorrosin bigarren fasearen proiektua. 2023an idatziko zela esan zuen Udal gobernuak eta ez du bere hitza bete, horregatik proiektuaren idazketa elkarlanean egitea eskatzen dugu. Partida 50.000€
  • Martoko eta Zubiaurre kaleen berrurbanizazioarekin jarraitzeko prozesua martxan jartzea proposatzen dugu. Partida: 50.000euro
  • 2023ko aurrekontuen lanketan Simon Arrieta berrurbanizatzea eskatu genuen eta ez du ezer egin EH BILDUKo udal gobernuak. Horregatik, konpromisua betetzea exijistzen dugu. Partida: 40.000euro
  • Bergargak behar duen mugikortasun plana martxan jartzea proposatzen dugu. Partida: 50.000euro
  • Ibilgailu elektrikoentzako 2 karga puntu, 4 kotxeentzat, ipintzeko. 30.000€
  • Landa -lurzoruaren lurzailen geolokalizazioa egiteko (kartografia digitala). Partida 60.000€, 2024 urtean.
  • Alokairurako diru-laguntzak kopurua igotzea. Partida: 50.000 euro
  • Adikzioen partida jaitsi egin da 10.000eurotan. Diru hori beste adikizio batzuek lantzeko erabili, hau da, partida berria 10.000eurokoa, jokuetako adikizioak, gazteen mugikorretako adikzioa, mugikorraren erabilerak atzeratu eta egoki erabiltzeko  programak, pornografia…
  • Datozen urteetan udalean langile asko jubilatuko direla ikusita azterketa bat egitea proposatzen dugu.  Gaur egungo egoera aztertuz eta etorkizuneko egoera aurreikusiko duena; alegia, datozen 5/10 urteetan zein postu jubilatuko diren eta postu horren azterketa eta moldaketa balegokio. Datorkigun egoerari aurre hartu beharra dago. Partida: 20.000euro

Mikel Lete

EAJ PNVko udal bozeramailea

Bergaran, 2024ko urtarrilaren 10ean

Utzi iruzkina

EAJ-PNV DE BERGARA PRESENTA AL GOBIERNO MUNICIPAL DE EH BILDU SUS PROPUESTAS DE PROYECTOS PARA LOS PRESUPUESTOS DE 2024 CON EL OBJETIVO DE DESARROLLARLOS EN COLABORACIÓN

Entre las propuestas se han presentado proyectos que deberían estar realizados en años anteriores, es decir, se han incluido proyectos incumplidos por el gobierno de EH BILDU

EAJ PNV propone la redacción del proyecto de la Elemental, para convertirlo  convertirlo en equipamiento cultural tan necesario para Bergara, en colaboración con los grupos culturales, destinando 60.000 euros

El grupo municipal de EAJ- PNV considera que el presupuesto presentado por el gobierno municipal de EH Bildu no tiene en cuenta las actuales necesidades de la ciudadanía. Por ello, presentan varias propuestas con el objetivo de enriquecer los presupuestos de 2024 y adaptarlos a la situación en la que nos encontramos.

Algunas de las propuestas de los jeltzales siguen el camino emprendido en el anterior mandato, otras son propuestas realizadas en los años anteriores de esta legislatura de EH Bildu y no se han cumplido, y otras están adaptadas a las inquietudes y necesidades que han surgido en los últimos tiempos en la ciudadanía.

Incluye 12 proyectos  y componen una partida económica de 420.000 euros:

  • El antiguo edificio de la Elemental: transformar la elemental en un equipamiento cultural. Crear un espacio de encuentro y creación colaborativa con y para todos los grupos culturales. Proyecto 60.000 euros
  • Asociación San Joxepe: Es de sobra conocida la falta de espacio que vive la asociación. Por ello, es necesario ampliar la asociación, analizar las posibilidades y redactar el proyecto en colaboración con la asociación, para su posterior ejecución en 2025. Partida concreta: 50.000 euros
  • Tercera edad: Tras la apertura del centro Arin, en el 2023 se adquirió el compromiso de estudiar la necesidad de implantar el servicio nocturno, en el acuerdo presupuestario firmado en 2022 con el gobierno de EH BILDU. Exigimos que se cumpla el acuerdo.
  • Redactar el proyecto de la segunda fase en Agorrosin. El gobierno municipal de EH BILDU dijo que se redactaría en 2023 y no ha cumplido su palabra, por ello, pedimos la redacción del proyecto en 2024, y se haga de forma conjunta. Partida 50.000euros
  • Martoko y Zubiaurre: proponemos poner en marcha el proceso para continuar con la reurbanización de las calles Martoko y Zubiaurre. Partida: 50.000 euros
  • En la elaboración de los presupuestos de 2023 solicitamos la reurbanización de Simón Arrieta y el gobierno de EH BILDU no ha hecho nada en este sentido. Por ello exigimos el cumplimiento del compromiso acordado. Partida: 40.000 euros.
  • Proponemos poner en marcha el plan de movilidad que necesita Bergara. Partida: 50.000 euros
  • Puntos de carga para vehiculos electricos, dos puntos para cuatro coches Partida:  30.000euros
  •  Geolocalización de suelos rurales (cartografía digital). Partida 60.000 €
  • Incrementar las ayudas para el alquiler. Partida: 50.000 euros
  • . Proponemos destinar ese dinero -la partida de adicciones baja en 10.000 euros- a otras adicciones como el juego, la adicción de los jóvenes al uso del móvil – programas que retrasen el uso o la obtención del dispositivo- , pornografía…. Partida propia: 10.000euros
  • Proponemos realizar un estudio en vista de que en los próximos años muchos trabajadores se van a jubilar en el ayuntamiento. Analizar la situación actual y prevenir la situación futura, es decir, los puestos que se van a jubilar en los próximos 5/10 años, y en su caso, el estudio y adaptación del mismo. Hay que anticiparse a la situación que se nos avecina. Partida: 20.000 euros

Mikel Lete

EAJ PNVko udal bozeramailea

Bergaran, 2024ko urtarrilaren 10ean

Utzi iruzkina

Kaleetako pintadak

Atzo goizean, herriko kaleetako hainbat eta hainbat pareta eta eraikin pintadaz josita agertu dira.

EAJ-PNVk betik defendatu du adierazpen askatasuna, baina gure ondarea zikintzea eta hondatzea, aldarrikapen edo deialdiekin, ez da bidea. Gure herria eta ondarea zaintzea guztion lana eta eginbeharra da.

Bergarak baditu adierazpen libreko hainbat gune aldarrikapenak edo deialdiak jartzeko.

Pintadak ahalik eta azkarren kentzea eskatzen dugu.

Bergarako EAJ-PNV

2023ko azaroaren 25ean

Utzi iruzkina

Bergarako EAJ-PNVk zaintza eredu berriaren aldeko konpromezua adierazi du

Jeltzaleek lidergo publikotik abiatzen den zaintza eredu “sendo, eraldatzaile, feminista eta komunitario” bat defendatzen dute.

Zainketak eztabaida publikoaren lehen lerroan daude, eta Bergarako EAJ-PNVko udal taldeek zaintza-eredu berriaren ardatzak finkatzen dituen mozioa aurkeztu dute osoko udalbatzar bilkuran eztabaida eta onartzeko. “Sendoa, eraldatzailea, feminista eta komunitarioa den euskal zaintza eredu baten alde egiten dugu, adostasunak eta akordio zabalak lortzeko gaia izango dena; zaintzaren inguruko herri-itun berri bat lortzera eramango gaituzten zutabeak”, azaldu du Mikel Lete Bergarako EAJ PNVko udal taldeko bozeramaileak.

EAJ-PNVk, jarrera “ireki” batetik, akordioak lortzeko “benetako lankidetza” defendatzen du, eta uste du “gai hau funtsezkoa dela ados jartzeko, Euskadik, Gipuzkoak, Debagoienak eta Bergarak aurrera egiten jarrai dezaten. Bergararrok ere eragile konprometituak izan behar dugu zaintza ereduaren eraldaketan”, adierazi du Letek; eta zehaztu du borondate kontua dela, eta EAJ-PNV prest dagoela “hitz egiteko, zehazteko eta adosteko”.

Gogoratu du, osasun sistemaren eta euskal gizarte zerbitzuen kalitatea eta sendotasuna funtsezkoak izan direla Covid-19aren pandemiaren aurkako borrokan; “eta, orain, itun sozial eta politiko berri bat adosteko garaia da, gure zaintza eredua lidergo eta erantzukizun publikoan oinarrituta eraldatzen jarraitzeko, sektorearekin, eragile nagusiekin eta inplikatutako gizarte erakundeekin lankidetzan”.

Mikel Letek azaldu duenez, “jauzi berri bat emateko beharrezko tresnak ditugu. Herri itun handi batera iristeko gure eskua luzatzen dugu; gure gizartea zaintza eredu unibertsal, pertsonalizatu eta kalitatezko baterantz gidatuko duen akordio zabal batera iristeko”. Horretarako, EAJ-PNVk honako eraldaketa-ardatz hauek eta zainketa-eredu berriaren oinarri diren printzipioak proposatu ditu mozio baten bidez:

  1. Pertsona, zainketa-eredu berriaren ardatza. Arreta pertsonalizatua, unibertsala eta kalitatezkoa izateko eskubide subjektiboa bermatzea.
  • Zainketen profesionalizazioa. Zaintza-modu formal eta informaletan diharduten langileen lan-baldintzak sendotzea eta hobetzea, elkarrizketa sozialaren bidez eta laguntza-sistema indartuz.
  • Etxeko zaintza lehenesten duen sistema. Adineko hamar pertsonatik zortzik etxean bizitzen jarraitu nahi dute. Horregatik, etxeko zainketak hobetzea eta berrikuntza txertatzea beharrezkoa da, zaintza profesionalizatuz, familia-zaintzaileari lagunduz eta komunitatearen parte-hartzea indartuz.
  • Sistema inklusiboa eta berdinzalea. Zaintzaren ardura emakumeek izan dute historikoki eta, horregatik, beharrezkotzat jotzen dugu desberdintasun-egoera hori konpontzeko neurriak hartzea feminismo konprometitu eta berdinzale batetik, baita arraza edo jatorri etnikoarekin lotutako diskriminazioekin amaitzeko ere, lanerako segregazioa eta desberdintasun sozialak murriztuz.
  • Koordinazio soziosanitarioa areagotzea. Gizarte eta osasun sistemen arteko lankidetza handiagoa eta hobea izan behar da, erabiltzaileek arreta integrala jaso dezaten euskal administrazioaren aldetik, mendekotasuna, dibertsitate funtzionala, gaixotasun mentalen bat edota gizarte bazterkeriako egoeraren bat izan.
  • Komunitatea indartzea. Giza garapen iraunkorrerako gune gisa komunitate-loturak indartzea, gizarte-kohesioa eta zaintzarekin konprometitutako erakunde, elkarte eta pertsonen parte-hartzea areagotuz.
  • Zainketen iraunkortasuna eta kalitatea bermatzea. Eraginkorragoak izanda kudeaketa hobetzea, horretarako baliabide ekonomiko berriak aztertuz eta egungo zainketa-ereduaren bideragarritasuna eta etorkizuneko ongizatea bermatuko duten neurri fiskal berriak hartuz, belaunaldien arteko konpromiso berrituarekin.
  • Zainketen elkarlaneko gobernantza. Zaintza publiko eta komunitarioko eredu bidezkoago, berdintasunezkoago eta erantzunkideago baten alde egiteak berekin dakar elkarlaneko gobernantzako mekanismo berriak antolatzea: publiko-pribatua, publiko-publikoa, publiko-komunitarioa.

Mikel Lete

Bergarako EAJ PNVko Udal taldeko bozeramailea

2023ko azaroaren 22an

Utzi iruzkina

El PNV de Bergara comprometido con el nuevo modelo de cuidados

El partido jeltzale defiende un modelo de cuidados “sólido, transformador, feminista y comunitario” desde un liderazgo público.

Los cuidados están en primera línea del debate público y el PNV de Bergara ha presentado para su debate y aprobación en el pleno municipal una moción que fija los ejes del nuevo modelo de cuidados. “Apostamos por un modelo vasco de cuidados sólido, transformador, feminista y comunitario, capaz de alcanzar consensos y acuerdos amplios; pilares que nos lleven a alcanzar un nuevo pacto de país en torno a los cuidados”, ha explicado el portavoz del grupo municipal de EAJ-PNV Bergara Mikel Lete.

EAJ-PNV, desde una posición “abierta”, defiende la “colaboración real” para llegar a acuerdos y cree que “este tema es fundamental para ponerse de acuerdo, para que Euskadi, Gipuzkoa, Debagoiena y Bergara sigan avanzando. Los y las Bergareses  también tenemos que ser agentes comprometidos en la transformación del modelo de cuidados”, ha señalado Lete, quien ha precisado que se trata de una cuestión de voluntad y que EAJ-PNV está dispuesto a “dialogar, concretar y acordar”.

Ha recordado que la calidad y solidez del sistema sanitario y de los servicios sociales vascos han sido claves en la lucha contra la pandemia de la Covid-19; “y ahora es el momento de acordar un nuevo pacto social y político para seguir transformando nuestro modelo de cuidados desde el liderazgo y la responsabilidad pública, en colaboración con el sector, los principales agentes y las instituciones sociales implicadas”.

Mikel Lete ha explicado que “tenemos las herramientas necesarias para dar un nuevo salto. Tendemos nuestra mano para llegar a un gran pacto de país; a un acuerdo amplio que guíe a nuestra sociedad hacia un modelo de cuidados universal, personalizado y de calidad”. Para ello, EAJ-PNV ha propuesto mediante una moción los siguientes ejes de transformación y los principios que sustentan el nuevo modelo de cuidados:

  1. La persona, eje del nuevo modelo de cuidados. Garantizar el derecho subjetivo a una atención personalizada, universal y de calidad.
  • Profesionalización de los cuidados. Consolidar y mejorar las condiciones de trabajo del personal dedicado a los cuidados, formal e informal, mediante el diálogo social y el fortalecimiento del sistema de ayudas y servicios.
  • Un sistema que prioriza el cuidado en casa. Ocho de cada diez personas mayores quieren seguir viviendo en su casa. Por ello, es preciso mejorar e innovar en los cuidados en el hogar -profesionalizando el cuidado-, en el apoyo a la familia cuidadora y en la participación de la comunidad.
  • Sistema inclusivo e igualitario. La responsabilidad de los cuidados ha recaído históricamente en las mujeres, y es por ello que consideramos necesario adoptar medidas para revertir esta situación de desigualdad desde el feminismo comprometido e igualitario, así como las discriminaciones relacionadas con la raza u origen étnico, con el fin de reducir la segregación ocupacional y las desigualdades sociales.
  • Incrementar la coordinación sociosanitaria. El sistema social y el sanitario deben cooperar más y mejor para que las personas usuarias -sean dependientes, con diversidad funcional, padezcan alguna enfermedad mental o se encuentren en situación de exclusión social- reciban una atención integral desde la Administración vasca.
  • Reforzar la comunidad. Reforzar los lazos de comunidad como espacio de desarrollo humano sostenible, incrementando la cohesión social y la participación de entidades sociales, asociaciones y personas comprometidas con el cuidado.  
  • Garantizar la sostenibilidad y la calidad de los cuidados. Mejorar la gestión siendo más eficaces, estudiando para ello nuevos recursos económicos y adoptando nuevas medidas fiscales que garanticen la viabilidad del modelo de cuidados actual y el bienestar futuro, con un renovado compromiso intergeneracional.
  • La gobernanza colaborativa de los cuidados. Apostar por un modelo de cuidados público y comunitario, más justo, igualitario y corresponsable trae consigo articular nuevos mecanismos de cogobernanza: público-privado, público-público, público-comunitario.

Mikel Lete

Bergarako EAJ PNV Udal taldeko bozeramailea

22 de noviembre del 2023

Utzi iruzkina

“EZ DUGU BABESTUKO % 10 IGOERA AGORROSINEN ETA GAINONTZEKO ZERGETAN % 4KO IGOERA”  BERGARAKO EAJ PNV UDAL TALDEA

Tasen igoera orokorra % 2,6koa eta kiroldegiko abonuaren kasuan % 5ko izatea proposatzen du Bergarako EAJ PNV udal taldeak

Jeltzaleek EH BILDUren udal gobernuak egindako proposamenaren aurrean datu eta lanketa sakonagoa egitea eskatu zuen; izan ere, taldeak onartezina jotzen du, gaur egun, kiroldegiko tasak % 10 igotzea, are gehiago KPIaren igoeraren aurreikuspena erdia baino gutxiago denean. Horrez gain, gobernuaren argudioa kosteen igoera izan da (argia, gasa, soldatak…) eta zuzenean, horri aurre egiteko tasen igoera proposatzen du. Jeltzaleon ustez tasak igotzeaz gain, gastuen kudeaketa zorrotza egitea ezinbestekoa da. Alegia, gastuen kudeaketarako plan bat izatea, “gastua, kontrolatu beharra dago” dio Lete bozeramaileak.

Horrez gain, gainontzeko zerga eta tasak % 4a igotzea proposatzen du udal gobernuak.  Jeltzaleen ustez, gaur egungo egoeran, udalak ere bere gain hartu beharra dauka igoeraren zati bat ez da bidezkoa osotasunean herritarren gain uztea. “Jakin badakigu, udalak zerbitzu onak emateko ordaindu beharra duela. Horregatik gure proposamena KPIaren igoera herritarron eta udalaren hartean banatzea da”. Jeltzaleek proposamena luzatu dio gobernuari: tasen igoera orokorra % 2,6koa eta kiroldegiko abonuaren kasuan % 5koa. Azken momentuarte lanean jarraitzeko prestutasuna erakutsi dute jeltzaleek, baina betiere argi utzi dute ez dutela % 10ko igoera onartuko.

Mikel Lete

EAJ PNVko udal bozeramailea

Bergaran, 2023ko urriaren 18an

Utzi iruzkina

OLDARRALDIAREN AURREAN Euskararekin bat Euskaraz bat

Atzo, urriak 17, Bergarako Euskalgintzak deituta agerraldia egin genuen Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Bertan, Bergarako Udaleko, alderdi politiko ezberdinetako eta ikastetxe ezberdinak ordezkariek eta euskalgintzako eragileak parte hartu genuen azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestaziora deialdia egiteko.

Utzi iruzkina

“AGORROSINEKO ABONU ETA IKASTAROEN TASAK % 10 IGOTZEA ONARTEZINA DA” BERGARAKO EAJ-PNV UDAL TALDEARENTZAT

EH BILDUren udal gobernuak, pasa den asteartean -urriaren 3an- Agorrosineko  abonu eta ikastaroen tasak % 10 igotzea proposatu zuen. Proposamena argudiatzeko argindarraren, gasaren eta pertsonal kostuaren igoerak jarri zituzten mahai gainean, baina “ez zuten inolako azterketa sakonik partekatu oposizioarekin; azaldutako datuak hiru izan ziren eta oso gainetik”, Mikel Lete jeltzalearen hitzak.

Horregatik guztiagatik, jeltzaleek  egun dituzten datu gutxirekin igoera onartezina dela diote “ezin dugu igoera hau ezarri; izan ere, gaur egun bizi dugun egoera ekonomikoan, erabaki horrek eragin haundia du herritarrengan eta abonatuen bajak ekar dezake.

EAJ PNVko udal taldeak proposamenaren aurrean azterketa sakonagoa egitea eskatzen dio EH BILDUren udal gobernuari. Azken urteetako datu guztiak erabili eta benetako azterketa egin beharra daukagu eta ondoren erabakia hartu, eta, noski, “kalitatezko zerbitzua ematea bermatzeko udalak ere bere gain hartu beharko du, horretarako soberakinak eta beste hainbat baliabide baditu eta”. Guztiak aztertu behar dira.

Mikel Lete

EAJ PNVko udal bozeramailea

Bergaran, 2023ko urriaren 9an

Utzi iruzkina